Bat ez baita
egunero
ezkontzen

Bokado
Ezkontzak

Bokadok zure bizitzako gertaerarik garrantzitsuenetako bat antolatzen lagundu nahi dizu. Dena ondo ateratzea nahi dugunez, zure gustuetara moldatuko gara eta zure ezkontza egun ahaztezina izateko ahaleginak egingo ditugu.  


Donostiako catering enpresa bat gara, baina bizkaian ere egiten dugu lan, eta behar den lekura joaten gara.  


Profil ezberdinetako profesional talde bat dugu. Sail guztiak koordinatzen ditugu zuen eguna biribila izan dadin. Eskagu gure laguntza, gustura izango gaituzue zuen bidelagun.

BOKADO
TALDEA

BOKADO TALDEA bizitza osoa goi-mailako gastronomiari eskaini dion enpresa da.

Donostian sortu zen (1996), denok dakigun bezala sukaldaritzak garrantzi handia duen hirian, eta proiektu honen kudeatzaileak miniatura-sukaldaritzaren sustatzaileak eta aurrendariak dira.

TALDEA era guztietako ekitaldien, ezkontzen edo jatetxeen kudeaketan eta prestaketan espezializatu da goi-mailako alternatiba gastronomikoaren barruan, eta ekitaldi eta ospakizun horietarako bere kudeaketa-espazioak ditu, eta kontratatu ere egin ditzake.

Logistika-sail sendo bati eta i+g+b politika erabakigarriaren aldeko apustu iraunkorrari esker, erronkarik zorrotzenei eta abangoardistenei egin diezaiekegu aurre, etengabeko hobekuntza izanik gure enpresa-filosofiaren erreminta nagusia.

Informazio gehiago nahi baduzu, bisita itzazu gure webak:

ETXALDE
XARMANGARRIAK

Oraindik ez al dituzu ezagutzen aukeran ditugun etxaldeak? Gune bakoitzak ezkontza ezberdina eskainiko dizu, zurekin ondoen datorren lekua aukeratu besterik ez duzu. Sakatu eta ikusi zein den zuretzat lekurik aproposena, ez lotsarik izan!

ZUEN EZKONTZA
PRESTATZEN
LAGUNDUKO DIZUEGU

Ezkontza bat antolatzean, agian bururatu ere egin ez zaizkizuen hainbat gauza izan behar dira kontuan. Baina egon zaitezte lasai. Hemen gaude zuei laguntzeko prest. Har itzazue orri bat eta boligrafo bat, eta urratsez urrats halako egun batek dakarren guztiari helduko diogu. Patxadan hartu!

  • Timing

    Lehenengo, zein egunetan ezkondu nahi duzuen erabaki behar duzue […]

  • Musika

    Zein ukitu eman nahi diozue zuen ezkontzari? DJ bat kontratatu nahi duzue? Ala, agian, nahiago duzue orkestra bat edo banda bat? […]

  • Dekorazioa

    Ezkontza pertsonalizatua egin nahi baduzue, zuen gustu edo zaletasunetara moldatutako ezkontza egin nahi baduzue, dekorazioa funtsezkoa izango da […]

  • Menuak

    Hau serioa da. Janariarekin ez da txantxetan ibili behar […]

  • Legezko tramiteak

    Nondik hasiko naiz paperak egiten? […]